Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak erabaki du Bilbon, abuztuaren 27rako hainbat herritarrek deitutako mainfestazioaren ibilbidea aldatzea, "festak ez oztopatzeko".
Manifestazioa "Euskal Herriaren eskubideen aldekoa" da eta goizeko 12:30ean da Zabalburu plazatik ateratzekoa, Bilboko udaletxe parean amaitzeko. Erabaki berri horrekin, manifestazioak Zabalburutik atera, Autonomia kaletik pasatu eta Aita Donosti plazaren parean amaitu beharko du. Neurri horrekin "segurtasuna eta Aste Nagusiko ekintzen bilakaera normala bermatu nahia" agertu du Herrizaingo sailak, "manifestazioa, jendea asko egotea aurreikusten den jai eremutik pasatzea saihestuz".
Ertzaintzak segurtasun dispositiboa ere martxan edukiko duela iragarri du, "une oro lege eskakizunak betetzeko".
Politika
Herrizaingo sailak Bilboko 27ko manifestazioaren ibilbidea aldarazi du, "festak ez oztopatzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu