ETAk berretsi egin du Ertzaintzari segada prestatu ziotela, Herreran. Hala ere, Arkaitz Otazua ez zutela tiroketan zauritu esan du, ihesi zihoazela tirokatu zutela, atzetik. Biharamunean Otazuaren gorpua aurkitu zuten bitartean gertatua argitzeke dagoela azpimarratu du.
Herrizaingo Sailaren erantzuna berehala etorri da, eta Herreran gertatua atentatu "nazkagarri" bat izan zela esan dute, eta euskal gizarteak hori badakiela, "ondo asko".
ETA-ren txostena Herrera mendateko tiroketaz
Herrizaingo Sailak dio euskal gizarteak badakiela Herreran gertatua atentatu "nazkagarri" bat izan zela
"Euskal gizarteak oso ondo daki Herreran (Araba) iazko irailaren 14an gertatu zena atentatu nazkagarria eta tranpa zikin bat izan zela" esanez erantzun dio Herrizaingo Sailak ETAri. Izan ere, ETAk Otazuaren heriotzaren bertsio ofiziala zalantzan jarri du, eta Herreran gertatutakoa "ezkutatu eta manipulatu" izana leporatu dio Herrizaingo sailari. Herrizaingo sailak ohar batekin erantzun du, eta gertatua euskal gizarteak badakiela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu