Hesjedal Giroko txapeldunak ere Tourra utzi du, atzoko erorikoagatik

2012ko uztailaren 7a
17:30
Entzun

Ryder Hesjedal (Garmin) Italiako Giroko azken irabazleak ere Frantziako Tourra utzi du, atzo helmugatik 25 kilometrora izandako erorikoagatik. Gaur hartu du lasterketa uzteko erabakia.

Mikel Astarloza eta Amets Txurruka Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek atzo zuten proba, eroriko berean. Astarlozak ukalondoan kolpe handia du eta Txurrukak lepauztaia hautsia —azken bi urteetan lesio bera izan zuen—. Biak Nancyko erietxera eraman zituzten.

Talde bereko Gorka Verdugok bernezurrean kolpe handia hartu zuen eroriko berean, baina gaur irtetea erabaki du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.