«Hezkuntza arloko arazoa konpontzea da nire lehentasuna»

Alberto Ortega alkategaiaren ustez, «garaipen pertsonala» ez ezik, EAJren arrakasta ere izan da Oionen irabaztea, herritarrek «konfiantza» erakutsi dietelako

edurne begiristain
2007ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Lau urtez PP-PSEren udal gobernuari oposizio lana egin ondotik, EAJk berreskuratu egin du OiongoAlkatetza. Gehiengo osoz aginduko du datozen lau urteetan Alberto Ortega alkategaiak.

Lau urterenostean, EAJk Oiongo Alkatetza berreskuratu du. Zer deritzozu?

Niretzat, oso pozgarria da. Duela lau urte EAJ-EAk herritarren konfiantza lortu zuen, baina ezin izan zuen Alkatetza lortu, eta orain banandurik aurkeztuta, EAJ izan da boto gehien eskuratu duen alderdia. Garaipen pertsonala ez ezik, alderdiarentzat ere arrakasta izan da. Garrantzi handia dauka niretzat herritarrek gurekiko konfiantza dutela erakusteak.

PPk botoetan behera egin eta zinegotzi bat galdu du. Herritarrek PP-PSE koaliazioa zigortu dute ala EAJren oposizio lana saritu dute ?

Gauza biak gertatu direla uste dut. Neurri batean udal gobernuarentzat zigorra izan da, PP eta PSE nahikobananduta egon direlako azken urte eta erdian, eta horrek, akaso, eragina izan duelako bozetan behera egiteko.

Julian Antonio Irribarria orain arteko alkatearenkudeaketa egokia izan al da?

PPk izan dituen aukerak kontuan hartuta, ez dut uste gaizki egin duenik. Elkarrizketaren aldeko pertsona da, eta gauza gehiago ala gutxiago egiteko aukera ez da bakarrik bere esku egon, gorabehera askok baldintzatu dute. Bere kudeaketa ona ala txarra izan den esatea herritarrei dagokie.

Gauza asko daude egiteke Oionen?

Bereziki hezkuntza arloan lan handia egin behar da. Hemengo eskola eta ikastola txikiegiak geratu dira, eta beharrezkoa da Oiongo heziketa indartzea, ikastetxe eta ikastola berriak irekiz. Arazo horrek premiazko irtenbidea behar du, eta hori lortzea izango da nire lehentasuna datorren legealdi honetan.

Oionen 166 botoinguru izan dira baliogabeak, eta, beraz, EAE-ANVrizinegotzi bat egokituko litzaioke. Neurriren bat hartuko duzue herritar horiek Udalean ordezkaritza izan dezaten?

Hauteskunde legearen arabera, EAE-ANVk ezin du zinegotzi eserlekurik izanUdalean,legez ez baitu ordezkaritzarik.Baina esan beharrik ez dago Oiongo udaleko ateak irekiak dituztela etaeuren ekarpenak eta iritziak entzungo ditugula. Beraiekin lan egiteko prest gaude, beste modu batean bada ere.

Arabako Errioxako Kuadrilako presidente zara. Alkate postuarekin bateragarria izango zaizu?

Lan handia egin beharko dut, azken urteetan kuadrila asko handitu baita. Gero eta ahalegin gehiago eskatzen du kargu horrek, eta ikusi beharko dut ahalegin hori egiteak merezi didan ala ez.



NorTasun aGiria

Jaioteguna. Logroñon, 1943ko urtarrilaren 28an.

Ikasketak. Industria gaiak.

Ibilbide politikoa. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea 2001etik 2005era,Oiongo alkate ohia, eta Arabako Errioxako Kuadrilako presidentea.

Zaletasunak. Pilota eta musika. Musikazale amorratua da: pianoa, organoa eta gitarra jotzenditu, eta tronpetaikasten dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.