Hezkidetza

Hezkuntza batzordean ere tentsioa, Skolaeren harira

PPko Ana Beltranek hitza moztu dio Hezkuntza kontseilari Maria Solanari, haren jarrera "ultra eta erradikala" izan dela salatu duenean.

2018ko azaroaren 30a
17:45
Entzun

"Nik dakidana da Hezkuntza kontseilaria naizela, eta norbait ari dela abusatzen. Norbait, edo norbaitzuk. Hori da dakidana. Eta jarrera ultra eta erradikalek ez dutela laguntzen. Kontrara, hauspotu egiten dituzte horrelako jarrerak. Erradikal eta ultra diodanean, zeuri buruz ere ari naiz, Beltran anderea". Halaxe ari zen azaltzen Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Skolae programaren harira jasandako jazarpena, Beltranek hitza moztu dionean. Batzordeko presidente Nuria Medinak eskatu du hitz txandak errespetatzeko, baina ika-mikan jarraituko dute Beltranek eta Solanak, harik eta Hezkuntza kontseilariak azalpena amaitu ahal izan duen arte.

Ez da berria Skolaeren harira gertatutakoa. Joan den ekainean izan zituzten lehen gorabeherak: departamentuko kabinetean sartu ziren hiru aldiz, eta "mezu faxistak" utzi zituzten bulegoan. Joan den astean izan zuten azkena: gutun anonimo bat iritsi zen, eduki pornografikoa zuena. Hain justu ere, eskoletan hezkidetza bultzatzeko egitasmoa da gobernuak martxan duena, eta eskuineko taldeak irmo ari dira horren kontra. PPk izan du jarrera gogorrena parlamentuan. Uste izatekoa da eskutitzek lotura daukatela horrekin.

"Jazarpen kanpaina" salatu du PPk

PPk ohar bat atera du arratsaldean, alderdi horretako presidente eta parlementuko bozeramaile Ana Beltranen aurka "hedabideetan eta parlamentuan irain eta jazarpen kanpaina" bat dagoela salatzeko. Geroa Baiko, Ahal Dugu-ko eta Ezkerrako parlamentariak jo dituzte horren erantzule: "Totalitarismoan jarraitzen dute, ez digutelako ematen Skolae programan landu duten pertsonei buruzko informaziori, eta gure eskubidea da parlamentari gisa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.