Sektore publikoko hezkuntza bereziko langileek eta unibertsitate kanpoko hezkuntzako zerbitzuek greba egin dute gaur Euskal Autonomi Erkidegoan eta, sindikatuen datuen arabera, jarraipen handia izan du lanuzte deialdiak: Araban langileen %50ek bat egin dute grebarekin, %70ek Bizkaian eta %75ek Gipuzkoan.
Lan baldintzak hobetzea eta soldatak handitzea dira sindikatuen eskakizun nagusiak. Horrez gain, 2003. urtetik geldirik dagoen hitzarmena negoziatzea eskatu dute.
Maiatzaren 24rako hezkuntza sektore publikoan deituta dagoen greba deialdi bateratuan parte hartuko dute hezkuntza bereziko eta zerbitzuetako langileek.
Hezkuntza
Hezkuntza bereziko eta zerbitzuetako grebak jarraipen handia eduki du
Sindikatuen arabera, langileen %50ek lanuztearekin bat egin dute Araban, %70ek Bizkaian eta %75ek Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu