Hezkuntza

Hezkuntza erreforma baliogabetzeko konpromisoa hartu du Espainiako Kongresuko oposizioak

PSOE, EAJ, Amaiur, Geroa Bai, CiU, ERC, Compromis, BNG, Izquierda Plural eta Coalicion Canariak sinatu dute agiria.

2013ko uztailaren 17a
18:35
Entzun

Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten oposizioko alderdi ia guztiek agiri bat sinatu dute gaur, Espainiako Gobernua sustatzen ari den hezkuntza erreforma baliorik gabe utziko dutelako konpromisoa hartuz. UPDk ez du bat egin, ezta UPNk ere.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruak idatziz hartu du konpromisoa gainerako alderdiekin, gobernura iritsiz gero, heldu den legegintzaldian lege erreforma hori bertan behera uzteko. Ekitaldia egin dute agiria sinatzeko.

Josep Antoni Duran i Lleida (CiU), Joan Tarda (ERC), Joan Badovi (Compromis), Aitor Esteban (EAJ), Xabier Mikel Errekondo (Amaiur), Uxue Barkos (Geroa Bai), Caridad Garcia (Izquierda Plural), Olaia Fernandez (BNG) eta Ana Oramas (Coalicion Canaria) izan dira ekitaldian, Rubalcabaz gainera.

Espainiako Kongresuak atzera bota zituen, atzoko saioan, hezkuntza erreformari aurkeztutako 11 osoko zuzenketak. Tramitazioarekin aurrera egin du legeak, bozketa horrekin. UPNk babestu egin du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak sustatu duen erreforma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.