Hezkuntza erreforma bertan behera uzteko eskatu dio Legebiltzarrak Madrili, neurri "birzentralizatzailea" delakoan

2013ko urtarrilaren 24a
16:49
Entzun

Eusko Legebiltzarrak ekimen bat onartu du gaur goizean, Espainiako Gobernuari eskatzeko bertan behera utz dezala hezkuntzan egitekoa den erreforma. Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak prestatutako lege proiektua "banatzailea eta birzentralizatzailea" dela kritikatu du ganberak, eta atzera egiteko eskatu dio.

EAJk eta PSEk babestu dute ekimena. EH Bildu abstenitu egin da, eta adierazpenaren aurka agertu dira PP eta UPD. Testuaren arabera, erreformak murriztu egingo du Eusko Jaurlaritzaren erabakitzeko ahalmena, eta autsi egingo ditu "30 urte baino gehiago iraun duten hizkuntza adostasunak". Gainera, EAJk eta PSEk salatu dute lan heziketari balioa kenduko diola erreformak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.