Hezkuntza

Hezkuntza erreformaren aurka agertu da Euskadiko Eskola Kontseilua

Werten proiektuak "kalte" egin dezaketen neurriak dauzkala esan du.

Maite Asensio Lozano.
2012ko urriaren 26a
16:52
Entzun

Euskadiko Eskola Kontseilua ez dator bat Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak mahai gainean jarritako erreformarekin. Madrilgo gobernua prestatzen ari den Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurreproiektua kritikatu du ebazpen batean, besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman “kaltea” eragin dezaketen neurriak dituelakoan.

Hezkuntza eragile guztiak biltzen dituen organoa da Eskola Kontseilua. Gogora eskarri du, gainera, legeak planteatzen dituen mailak eta irizpideak jada bete egiten direla Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.