Hezkuntza

Hezkuntza erreformaren aurka mobilizatzeko deia egin dute ELA, LAB eta EILASek

"Kalean egin beharreko mobilizazio indartsu eta zabalak" dituzte helburu, eta martxoaren 2an jarri dute lehen jomuga. Dagoeneko hainbat hezkuntza eragilerekin harremanetan jarri direla aurreratu dute.

2013ko urtarrilaren 15a
17:50
Entzun

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak aurkeztutako LOMCE aurreproiektuaren balorazioa egin dute gaur goizean, Bilbon. Euskal Herriarentzako erasotzat jo dute hezkuntza erreforma, eta "inposatzailea, zentralizatzailea, uniformatzailea, espainolizatzailea, atzerakoia, doktrinatzailea, segregatzailea eta elitista" dela salatu dute.

Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei eskatu diete murrizketa politikei eta lege aurreproiektu horri "aurre egiteko" eta "ez ezartzeko". Era berean, gizarte osoari dei egin diote "herriak nahi eta behar duen hezkuntza indartzeko eta Euskal Herrian erabaki eta eraiki dadin pausoak emateko".

Euren interpretazioa hezkuntzako gainerako eragile eta erakundeekin elkarbanatu eta lantzeko konpromisoa hartu dute hiru sindikatuek, baita "erasoaren tamainako erantzuna antolatzekoa" ere. Hartara, eragile eta herritar guztiei dei egin diete, "atzerapausoak salatu" eta egingo diren ekitaldietan aktiboki parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.