EHU

Hezkuntza eskumena defendatzeko eskatu dio Goirizelaiak Urkulluri

Gaur izendatu dute bigarren aldiz Euskal Herriko Unibertsitateko errektore, Ajuria Enean eginiko ekitaldi batean.

2013ko urtarrilaren 9a
13:56
Entzun

Hezkuntzan eta ikerketan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak defendatzeko eskatu dio Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Horretarako, unibertsitate arloko eragile guztien babesa adierazi dio.

Gaur izendatu dute Goirizelaia EHUko errektore, bigarren aldiz. Gasteizen egin dute ekitaldia, Ajuria Enean. Iazko abenduaren 4an irabazi zituen hauteskundeak, beste lehiakiderik ez zuela. Goirizelaiak oroitarazi du EAEko autonomia estatutuan ageri dela hezkuntza eta ikerkuntza Jaurlaritzaren eskumenak direla, eta gaineratu du Espainiako Gobernuaren hainbat dekretuk eskumen horren aurka egiten dutela.

Urkulluk, bestalde, adierazi du hezkuntza eskubide bat dela eta berak zuzentzen duen gobernuak ez diola uko egingo eskubide horri. Gainera, hezkuntza alorreko langileei eskatu die "gazte batek unibertsitateko ikasketak hasten dituen ilusio berarekin" lan egiteko, "zailtasunen gainetik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.