Hezkuntza Legea hauteskundeen ostean onartzea egokiagotzat jotzen du NaBaik

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Hezkuntzaren oinarrien Nafarroako legea hurrengo legegintzaldian onartzearen alde azaldu da NaBai. Proiektuari alegazioak jartzeko epea luzatzea babestu du koalizioak, UPNrekin ados jarrita. PSNren ezinegona eragin du horrek. Maria Luisa Mangado NaBaiko eledunak argitu du gaiari buruz «eztabaida eta gogoeta aldi zabalagoa» izatea ezinbesteko dela. Haren arabera, hauteskundeen ondoren ere izango da denbora lege proiektu horri berriro heltzeko.

PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek NaBairen aurka egin du, Hezkuntza Legea onartzea atzeratzen ari delakoan. Bozen aurretik aldatu nahi dute legea sozialistek. NaBaik, ordea, uste du patxadaz aztertu beharreko gaia dela eta «parte-hartze aktiboa» sustatu behar dela. Areago, Mangadok esan du bozen ondoren egoera aldatzea litekeena dela. «Horregatik, ezin dugu hipotekatu hurrengo legealdia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.