Hezkuntza murrizketen aurka greba egitera deitu du LABek
BAIONA. Irakaskuntzan izandako murrizketen kontrako greba egingo dute asteartean iparraldean. LAB sindikatuak greba egitera deitu du, eta egun horretan egingo dituzten protestetan parte hartzera. 11:00etan, adibidez, manifestazioa egingo dute Baionan: «Murrizketek ikasleen ikasketa prozesuak eta langileen lan baldintzak degradatzen dituzte», gogorarazi du LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu