Hezkuntza Sailak 531 postuko lan eskaintza publikoa aurkeztu du

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 531 irakasle postuetarako lan eskaintza publikoa argitaratu du EAEko aldizkari ofizialean. Postu horietatik 328 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleenak dira, 115 Lehen Hezkuntzakoak, 46 Haur Hezkuntzakoak eta beste 36 Lanbide Heziketako irakasleenak. Hizkuntz Eskolako irakasleen lau plaza ere atera ditu Hezkuntza Sailak, eta musika eta arte eszenikoko irakasleentzat beste lau lanpostu egongo dira.

Oposizioan parte hartu nahi dutenek 20 eguneko epea dute izena emateko, gaurtik aurrera, eta martxoaren 19tik 30era arte eskatzen dizkieten titulu eta egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.