Hezkuntza Sailak biktimen testigantzek bizikidetzan laguntzea bermatuko du
Ikastetxeek testigantzak emango dituzten «terrorismoaren biktimak» aukeratzeko askatasuna izango duten arren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi du testigantza horiek bizikidetzan lagun dezaten zainduko duela. Gaur egun hainbat biktima testigantzak emateko prestatzen ari dira, baina Hezkuntza Sailak nabarmendu du horiek ez dutela zertan ikastetxeek aukeratu dituztenak izan. «Hori bai, ikastetxeetara doazenek legeak aitortutako biktimak izan behar dute, eta helburu pedagogiko bat dutenek». Gainera, ikastetxeak prestakuntza hori jasotzen ez duten biktimak aukeratuz gero, Hezkuntza Sailari jakinarazi beharko dio. «Aukera horren arrazoia ere eman beharko du», Hezkuntza Sailaren arabera, biktimak «bitarteko pedagogiko baliotsua» dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu