Gizartea

Hezkuntzako hizkuntz ereduei buruzko eztabaida Martin Ugalde Foroan

19:00etan hasiko da, eta ekitaldi ireki da. BERRIA.INFO-k zuzenean emango du ikus-entzunezko euskarrian.

2007ko otsailaren 1a
15:51
Entzun
Hizkuntz ereduak hezkuntzan. Erreformarako proposamenak-. Gai horren inguruan arituko dira Ana Eizagirre Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko burua, Erramun Osa Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko kidea eta Jule Etxeberria Sortzen-Ikasbatuazekoa Martin Ugalde Foroan.

19:00etan hasiko da maha-ingurua, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean. Nahi duen guztia joan daiteke ekitaldira.

Nolanahi ere, bertara joatea ezinezkoa izan arren gaia interesatzen zaienek BERRIA.INFOren bidez jarraitu ahal izango dute, zuzenean emango baitu ikus-entzunezko euskarrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.