Hezkuntzan astelehenean greba egitera deitu LABek
BAIONA. Ipar Euskal Herriko hezkuntza sistema arriskuan dela salatu du LABek, izan dadin alor publikoan eta kontratupekoan. Irakasle postuen murrizketari buru egiteko grebara deitu du apirilaren 4rako, eta apirilaren 6an parte hartuko du Pauen egingo den elkarretaratzean. Eskoletan hasi diren protestetan parte hartzera deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu