«Hezkuntza kontzertatuarekin batera dagoen kalitatezko hezkuntza publikoa» babestu du Amelia Salanuevak, Espainiako Senaturako UPN-PP koalizioaren hautagaiak. Haren irudiko, hezkuntza da gizartearen aurrerapena eta askatasuna lortzeko «giltza».
Hezkuntzaren «kalitatea» handitu behar dela adierazi du Salanuevak, eta, horretarako, koalizio eskuindarrak ingelesaren erabilera sustatzen duen eredua bultzatuko duela: «Gure ekonomiaren hazkundea lortu nahi badugu, ezinbestekoa da ingelesez ongi hitz egitea. Hartara, gure enpresek arrakasta handiagoa izango dute nazioarteko merkatuetan».
Egoera ekonomikoa bideratu beharraz ere jardun da. Horretarako, gastu publikoan murrizketak egitea «beharrezkoa» ikusten duen arren, murrizketek Nafarroako hezkuntza ereduan «eraginik» ez izatea garrantzitsua dela nabarmendu du Salanuevak, hezkuntza delako hezkuntza ekonomiaren «motorrik hoberena».
Larritzat jo ditu gazteen langabeziako azkeneko datuak. Senatarigaiaren arabera, langileen formazioa sustatzea «beharrezkoa» da emaitza horiek hobetzeko. Dena dela, Nafarroako lanbide heziketa Espainian eta Europan «erreferentzia» dela azpimarratu du.
Lanbide heziketa enpresen beharretara egokitu behar dela adierazi du, eta lan irteerak dituzten sektoreak sustatzearen alde agertu da: «Lan irteerak dituzten sektoreetan eskaini behar dugu formazioa».
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Hezkuntzaren garrantziaz jardun da UPN-PP
Hezkuntzaren kalitatea egoera ekonomikoa bideratzeko «giltza» dela nabarmendu du Salanueva senatarigaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu