Puntaren puntan. Halaxe jarri ditu, Espainian egin berri duten ikerketa batek, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa hezkuntzaren gorentasunari dagokionez. Azterketak hezkuntzarekin lotutako hainbat aldagai neurtu ditu autonomia erkidego denetan, eta aski emaitza onak lortu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren sarean sartutako ikastetxeek zein Nafarroako administrazioaren pean daudenek. Gastuaren eraginkortasunarekin lotuta, esaterako, soilik Gaztela eta Leon jarri dute aurretik, %59,9rekin. Justu atzetik datoz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, %58,3rekin eta Nafarroa %53,6rekin.
Hezkuntza politikak Espainian: hezkuntzako gorentasunaren rankinga ikerketa Etikarako Profesionalak erakundeak egin du, eta bertako arduradunek aditzera eman dutenez, atera dituzten datuetatik ondoriozta daiteke gastu handiena duten erkidegoek ez dituztela lortzen emaitzarik onenak, «kudeaketa egokiena» dutenek baizik.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako neurketak bereziki onak dira. 17 urteak konplituta eskolan jarraitzen duten ikasleen tasa izan da, esaterako, aztertu duten aldagaietako bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoak aurrea hartu die aztertutako gainerako eremuei, tasarik altuena berak baitu, ikasleen %95,5arekin. Eskola goizegi uzten dutenen tasan ere, eredugarritzat hartu dute, %16rekin, neurtutako guztien artean baxuena horixe baita.
Zerrenda
Datu horien guztien ondorioz, ikerketa honetan plazaratu duten zerrendan, goi-goian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa jarri dituzte, eta atzetik, Nafarroa. Atzetik, Gaztela eta Leon, Asturias eta Madrilgo hezkuntza ereduak jarri dituzte. Azterketan aintzat hartu dituzte ikasleen emaitza akademikoak eta administrazioek hezkuntzan egiten dituzten gastuak, bi aldagaiak erkatuz ondorioak ateratzea baitu xede nagusia. Zentro publiko eta itunpekoen arteko ezberdintasunik ez dute egin; sare bietako ikastetxeak aintzat hartuz egin dute ikerlana.
Hezkuntzaren gorentasun mailan, goian jarri dituzte EAE eta Nafarroa
Espainiako azterlan baten arabera, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak saihesten dute ondoen eskola goizegi uztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu