Hezkuntzari eta lanari buruzko aholkuak sarean
GASTEIZ. Beken deialdien abisuak, curriculuma egiteko irizpideak, gurasoen etxea uzteko aukerak... Eusko Jaurlaritzak web atari bat abiarazi du gazteen grina eta zalantza nagusiei sarean erantzun ahal izateko. Gazte BizHitzak doako aholkularitza eskainiko diela azaldu du Iñigo Urkullu lehendakariak, atariaren aurkezpenean. Harremana posta elektronikoz, telefonoz edo Whatsapp bidez izango da, betiere komunikazioaren pribatutasuna mantenduz. Horrez gain, deialdiak jakinarazi eta bideo tutoretzak ere eskainiko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu