Hiesa

Hiesaren ertz askotarikoak, igandean, BERRIAn

Hiesari buruzko artikulu sorta sakona plazaratuko du igandean BERRIAk. Gaixotasunaren ertz askotarikoak jasoko ditu. Tartean, bi testigantza.

2021eko azaroaren 26a
11:33
Entzun

Laster izango da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, abenduaren 1ean. Horren harira, gaiari buruzko artikulu sorta zabal eta sakona plazaratuko du BERRIAk igandean, eta gaixotasunari eta haren bueltan sortzen diren estigmei buruzko nondik norakoak ere azalduko ditu.

Horretarako, gaixotasun hori duten bi pertsonarekin hitz egin du BERRIAk: Joseba Errekalderekin eta Josu Unanuerekin, hain justu ere. GIB positiboak dira biak, eta ertz askotarikoetatik begiratuta azaldu dute hiesaren nolakotasuna eta gaixotasun hori izateak zer bizitzera eraman dien. Idatziz zein bideoz jaso ditu BERRIAk testigantza horiek, eta ikus-entzunezko pilula honetan ikus daiteke elkarrizketaren aurrerapena.

Gehiago eta sakonago, igandean, BERRIAn.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.