Hiesaren aurkako prebentzio gisa eta haren infekzioaren diagnosia berandu ez egiteko dei eginez, Arriskuan egon zara? GIB-Hiesaren proba egin eta zalantzak argitu lelopean kanpaina hasiko du bihar Eusko Jaurlaritzak, gaur Gabriel Inclan Osasun sailburuak iragarri duenez. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan GIBaz kutsatuta dauden herritarren %40k bost-hamar urtera arte ez dute jakiten gaixotasun hori dutenik.
"GIBaz kutsatuta zeudela ez zekiten pertsonak gaixotasuna oso aurreratuta ospitaleratzen ohi dira", esan du Inclanek. "Batzuetan bizirik atera ohi dira, baina ondorio larriekin".
Osasun sailburuak jakinarazi duenez, emakumezkoek gizonezkoek baino lehenago egiten dituzte prebentzio azterketak. Heterosexualek, 40 urtetik gorako pertsonek eta etorkinek ere beranduago egiten dituzte diagnosiak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urtean hiesaz 150 herritar kutsatzen dira. Haien %67 gizonezkoak dira eta %33 emakumezkoak.
Munduan hiesaren kontrako eguna izango da abenduaren 1ean.
Osasuna
Hiesaren kontrako prebentzio kanpaina hasiko du Jaurlaritzak
GIBaz kutsatuta dauden lagunen %40k bost-hamar urtera arte ez dute jakiten infekzioa dutenik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urtean hiesaz 150 herritar kutsatzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu