Hiesari aurre egiteko sexu heziketak duen balioaz ohartarazi dute

Gaixoek jasandako diskriminazioa eteteko deia egin dute, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekintzetan

Hiesaren aurkako ekitaldia atzo, Iruñean. LANDER FERNANDEZ ARROIABE/ ARGAZKI PRESS.
Ander Perez Argote
Iruñea
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Hiesaren aurkako nazioarteko egunaren harira, ekimenak izan ziren atzo Euskal Herri osoan. Infekzioari aurre egiteko sexu heziketak duen garrantziaz ohartarazi zuten horietan. Hala, heziketa hori eskola curriculumetan txertatzea exijitu dute.

Nafarroako Nasida plataformako Julia Munarrizen ustez, prebentzioan ez da behar besteko arreta jarri, eta ez du behera egin azken urteetan infekzio kopuruak. Horregatik, Nafarroako Gobernuari zuzendu zaio, «egun bat gehiago itxoin ez dezan» etasexu heziketabultza dezan.

Era berean, hiesa duten pertsonek jasaten duten diskriminazio eta estigma sozialarekin bukatzeko lana egitera deitu du Munarrizek: «Oraindik daukagun erronka da». Hala, gaixotasuna duten pertsonek lanerako, etxebizitzarako, bizitza aseguruetarako eta harreman sexualetarako gainerako pertsonen eskubide bera dutela gogorarazi du.

Gainerako hiriburuetan ere izan ziren ekimenak. Donostian,goizean mahai informatiboak jarri zituzten, eta arratsaldean elkarretaratzea egin zen. Bilbon ere karpa bat jarri zuten, eta Gasteizen Araba Hiesaren aurkako elkarteak urteroko ekitaldia egin zuen Montehermoson. Baionan, berriz, Babestu + Diagnostikatu + Tratatu = Hiesaren amaiera leloa erabili zuten ekitaldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.