«Gainazalak, objektuak, eskuak beharrik gabe desinfektatzeari higienearen teatroa deitzen zaio. Izan ere, koronabirusa airetik transmititzen da». Hala azaldu du Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak Bilboko Metroak eskailera mekanikoak desinfektatzeko darabilen modua alferrikakoa dela.
🚇🚿 #MetroBilbao-k intentsitate handiko garbiketa lanekin jarraitzen du.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) July 19, 2021
Horrela desinfektatzen dira eskailerak ðŸÂÂÂÂÂÂÂÂŽ¥#MugituSegurupic.twitter.com/469FWyWl6Y
Izan ere, sare sozialetan birala egin da metroak argitaratutako bideo bat. Han, langile bat ageri da, eskaileretan gora doan bitartean desinfektatzailearekin haiek zipriztintzen. Noski, gorantz doan bitartean hori eginez, behin eta berriz eskaileren zati bera ari da garbitzen. Twitterreko hainbat erabiltzailek aipatu duten moduan, nahikoa zuen eskaileren goiko edo beheko zatian jarri eta handik desinfektatzea.
Hala azaldu du euskarazko Wikipediak, txioa aipatuta: «Eskailera mekanikoak garraio bertikalerako forma bat dira, pertsona solairuen edo altuera desberdinen artean mugitzeko. Pertsona finko mantentzen da, eta eskailera eta eskutokia dira mugitzen direnak».
Ez hori bakarrik. Galarragak azaldu duen moduan, jada jakina da koronabirusa airetik transmititzen dela, eta, beraz, garbiketa modu horrek ez duela oinarri epidemiologikorik. Ia ezinezkoa da koronabirusa gainazalen bidez kutsatzea. Elhuyarrek otsailaren hasieran argitaratu zuen artikulu batek dioenez, «duela urtebete, badaezpada ere, garbiketa- eta desinfekzio-protokolo zorrotzak ezarri ziren. Alabaina, birusaren transmisioa eteteko askoz ere eraginkorragoa litzateke ahaleginak eta baliabideak aireztapena hobetzera bideratzea».
Hori kritikatu dute erabiltzaile batzuek. «Ez dute ulertu nahi metroa gainezka doala irudi hauek lotsagarriak direla», gaitzetsi du haietako batek. Diru publikoa alferrikako itxurakerietan xahutzea ere egotzi diete Bilboko Metroaren arduradunei. Txioa ezabatzeko gonbita ere egin diote hainbatek metroko komunikazioaren arduradunei: albiste hau idazteko garaian, jada 300.000 ikustaldi inguru ditu bideoak.
Metroa gainezka doan bitartean, neurri antzuak Metro Bilbaoren eskutik https://t.co/Jsoq62xzCS
— Eneko Fernandez (@enekogara) July 20, 2021