ezbeharra

Hil egin da Arazurin etxe bat jausita azpian harrapatuta geratu den pertsona

Eztanda bat izan da 09:00ak inguruan, eta etxean bakarrik bizi zen 80 urtetik gorako gizon bat harrapatuta geratu da.

Arazurin jausi den etxea. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Berria
2017ko urriaren 27a
19:28
Entzun

Goizeko bederatzietan, eztanda gogor batek etxe bat eraitsi du Arazuriko Santa Maria kalean (Nafarroa), eta, Nafarroako Gobernuak azaldutakoaren arabera, pertsona bat azpian harrapatu. Hasiera batean, larrialdi zerbitzuek bizirik aurkitu dute, baina erreskate lanak bukatu aurretik hil dela baieztatu du Foruzaingoak. 80 urteko gizonezko bat zen. Erreskate taldeen arabera, leku zail batean geratu da harrapatuta.

Uneotan, tokian bertan lanean ari dira Nafarroako Foruzaingoa eta suhiltzaileak. Ikerketa Guardia Zibilak hartu du bere gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.