Atzo goizaldean gertatu zen erasoa, Bilbon, Ibañez de Bilbao kalean. Auzitegia zaintzen ari ziren ertzainek liskar bat ikusi zuten, eta joan zirenean labanaz zaurituta aurkitu zuten gizona. Han bertan atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak, gizon bat eta emakume bat.
Segurtasun Sailak jakinarazi du droga salerosten ari zirela. Lehen hipotesien arabera, drogaren kalitateagatik liskarra sortu zen, eta labankatu egin zuten gizona.
Gurutzetako ospitalera larri eraman zuten. Ebakuntza egin zioten, eta urdailean droga dosi batzuk aurkitu zizkioten. Gaur giozean hil da gizona. 36 urte zituen.