gizartea

Hil egin da Beasainen eguerdian laugarren solairutik erori den 20 hilabeteko haurra

Larri eraman dute Donostia erietxera eta arratsaldean zendu da.

2010eko apirilaren 20a
19:08
Entzun
Gaur eguerdian Beasainen etxebizitza eraikin bateko laugarren solairutik erori den hogei hilabeteko haurra hil egin da, Donostia erietxean.

Navarro Larreategi kalean izan da ezbeharra, 2. zenbakiko eraikinean, 11:50etan. Bere etxeko leiho batetik kalera jausi da umea. Kolpea hartu du buruan eta besoa puskatu du. 13:15ean eraman dute Donostiako ospitalera, anbulantzian. Zainketa Berezien Unitatean ingresatu dute, oso larri, eta arratsaldeko laurak aldera zendu da, Osakidetzak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.