Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra, 12:30ak jo eta gutxira, Bergaratik (Gipuzkoa) gertu.
Biktimaren motorra furgoneta baten alderantz joan zen, eta talka egin zuten, Maltzagarako noranzkoan.
Motor gidaria larri zauritu zen istripuan, eta larrialdi zerbitzuetako langileek Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Gerora hil da. 21 urte zituen.