Bilboko Errekaldeko Auri tabernaren jabeari tiro egin zioten atzo eguerdian; 12:20 aldera, tabernan pertsona bat sartu, eta jabea tirokatu zuen. Larri eraman zuten Gurutzetako erietxera, eta gaur goizaldean hil da.
Erasotzailearen bila ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.