EZBEHARRA

Hil egin da Errezilgo istripuan zauritutako umea

Urte eta erdi eskas zuen umeak, eta larri eraman zuten Gurutzetako erietxera. Istripuan beste pertsona bat ere hil zen, umearen amona, 78 urtekoa. Zihoazen autoa malda batean behera amildu zen.

2013ko irailaren 2a
15:08
Entzun

GI-3661 errepidean gertatu zen ezbeharra atzo, Etumeta eta Erdoizta arteko bidegurutzean, Errezilen (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:00 aldera, bi autok elkar jo zuten, eta haietako bat malda batean behera amildu zen. Lekuan bertan hil zen bidaiarietako bat, 78 urteko andrazkoa.

Oso larri eraman zuten autoan zihoan hamasei urteko haurra Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia). Gaur eguerdian hil dela jakinarazi dute ospitaleko iturriek. Beste lau lagun ere zauritu ziren ezbeharrean; Gurutzetan dauzkate bi, eta beste bi, Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.