Ezbeharra

Hil egin da Faltzesen entzierroa ikusten ari zela erori zen emakumea

Faltzesko (Nafarroa) jaietako bigarren entzierroa ikusten ari zela, hamabi metrotik erori zen emakumea. Zauri larriak zituenez, zainketa intentsiboan eman du gaua, baina gaur hil da.

Erori zenean emakumea zegoen tokia, gezi batekin zehaztua. JESUS DIGES, EFE
Berria
2016ko abuztuaren 16a
13:25
Entzun

Atzo gertatu zen ezbeharra, Faltzesko festetako bigarren entzierroa amaitu berritan. Amildegi batetik entzierroari begira ari zela, hamabi metrotik erori zen 53 urteko emakume iruindarra. Buruan eta bularraldean kolpe handiak hartu zituen, eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Zaintza intentsiboan izan dute, baina gaur hil da.

Aldapa behera dagoen bide batean egiten da Faltzesko entzierroa. Alde batean mendiaren horma eta beste aldean amildegi bat du ibilbideak, eta han egoten dira ikusleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.