Duela astebete, igande goizaldean, Garesen (Nafarroa) izan zen gas leherketak bete-betean harrapatu zuen 25 urteko gaztea. Ondozioz, zainketa berezien unitatera eraman behar izan zuten larrialdi zerbitzuek. Ordea, medikuek ezin izan dute ezer egin, eta gaur hil da gizonezkoa.
Jaiak ziren herrian joan den asteburuan, eta gazte ugari zeuden leherketa izan zen inguruan. Pertsona bat hil eta hamahiru zauritu ziren eztandan; haietatik zazpik berehala jaso zuten senda-agiria, eta 25 urteko gazteak ez beste guztiek, hurrengo egunetan. Hil dena, berriz, 80 urteko gizonezko bat da. Foruzaingoak uste du bere buruaz beste egin zuela. Eztanda bortitza izan zen: etxearen aurreko horma bota zuen, eta eraikinaren egituran eragin zuen, besteak beste, zutabeak mugiarazteraino.