Ezbeharra

Hil egin da gaur goizean Zornotzan izaniko istripuan zaurituetako bat

Bi autok eta furgoneta batek elkar jo dute, eta kilometro batzuetako auto ilarak eragin ditu istripuak.

2019ko abenduaren 9a
17:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean Zornotzan (Bizkaia) izan den auto istripuan zaurituetako bat hil egin da. 55 urteko gizon bat zen.

Istripua 06:30 inguruan gertatu da, N-634 errepidean, Bilborako bidean. Ezbeharraren ondorioz, lau gizon zauritu dira. Zaurituetako hiru euren ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute handik ateratzeko. Zaurituetako bi larri daude, eta beste batek lesio arinak ditu.

N-634 errepidean erabat eten da zirkulazioa, eta horrek kilometro batzuetako auto ilarak eragin ditu. Goizeko hamarrak inguruan ireki dute errepidea, baina goiz guztian izan dira pilaketak trafikoaren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.