Getaria parean (Gipuzkoa), itsaso ondoko harkaitzarte batera jausi zen 29 urteko motor gidari bat joan den igandean. N-634 errepideko bide seinale bat jo ostean amildu zen errepidean behera.
Kolpearen ondorioz, motorzaleak konortea galdu zuen. Larrialdi zerbitzuek Donostia ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu da.