gizartea

Hilabete amaierara zailtasun handiz iristen direnen kopurua bikoiztu egin da Hego Euskal Herrian

Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera, zailtasunak lau etxeetatik ia batean dituzte, eta kopuruaren joerak gorantz jarraitzen du.

2013ko azaroaren 20a
23:20
Entzun

Hego Euskal Herriko etxeetan 2010ean oso larri %5,6 iristen ziren hilabetea igarotzera; 2013an, berriz, %10,38 dira, ia bikoitza. Zailtasunak dituztenen artean, berriz, 2010ean %16,17 ziren, eta 2013an, berriz, %23,21, lautik ia bat.

Datu horiez gain, beste batzuk ere esanguratsuak dira. 2010ean astebetez gutxienez oporretara joateko ezintasuna %21,61ek zuten; 2013an, 26,61ek. Ezusteko gastuei aurre egiteko gaitasun eza, berriz, %19,38k zuten 2010ean, eta 2013an %24,2k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.