Atzo aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak apirilean eginiko Soziometroa eta haren azterketa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek hilabete amaierara iristeko dituzten zailtasun ekonomikoei buruzko datuak azaldu zituzten, besteak beste. Etxeen %51k hilabete amaierara heltzeko zailtasunak dituztela agertu du Soziometroak. Bestalde, zailtasun ekonomiko larrienak dituen adin taldea 65 urtetik gorakoena da, nabarmen.
Iritzi publikoaren jarraipena egiten duen txostena ere atzo aurkeztu zuten. Maiatzaren 7an Eusko Legebiltzarrak onartutako Izatezko Bikoteen Legea zertaz den galdetuta, %32k soilik erantzun dute zuzen. Hala ere, gizarteak eskubide ugari onartzen dizkie bikote homosexualei nahiz ezkondu gabeko heterosexualei: errenta aitorpena bikote gisa egitea, alargunentzako pentsioa kobratzea... Haurrak adoptatzeko eskubidea, ordea, biztanleen %57k soilik onartzen diete.
Prestige-ren hondoratzeak eragindako kalteek jendea asko kezkatu dutela argi geratu da txostenean. Espainiako Gobernuak hondamendia gutxietsi duela eta halakoak berriro ez gertatzeko neurriak hartu ez dituztela ere azpimarratzen da.
Hilabete bukaerara iristeko arazoak etxeen erdietan
Hilabete bukaerara iristeko arazoak etxeen erdietan Eusko Jaurlaritzak atzo kaleratu zuen Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritarren iritziak biltzen dituen inkesta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu