Euskara

Hilaren 15ean izango da Araba Euskaraz, Bastidan

1989an eta 2004an ere han egin zuten herrialdeko ikastolen aldeko festa.

2008ko ekainaren 5a
15:48
Entzun
Herri Urratsen (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) eta Ibilaldiaren (Bizkaia) ondotik, Araba Euskarazen txanda ere heldu da. Hilaren 15ean izango da Arabako ikastolen aldeko aurtengo ekitaldia, Bastidan, Ametsak dirau lelopean. Gaur aurkeztu dute festa.

Orain dela 28 urte ekin zioten Arabako ikastolen aldeko festari, eta Bastidan 1989an eta 2004an ere egin zuten. Aurtengo kantaren musika eta letra herriko bandak eta bertsolari gazte batek egin dituzte.

Errioxatik (Espainiako) gertu dago Bastida, eta trafikoak arazoak saihesteko aholku batzuk eman dituzte antolatzaileek. "Errepideetan auto pilaketarik ez egotearren, autoz datorren jendeak Haron irtetea eta Harotik Bastidara daramatzaten seinaleak jarraitzea aholkatzen dugu. Autobusek, ordea, Briñasen Bastidara doan bidegurutzea hartzea aholkatzen dugu".

Hilaren 15ean han lan egiteko prest dagoenak, [email protected] helbidera idatzi besterik ez du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.