Gertakaria

Hilaren 16tik falta den aiar baten bila dabil Ertzaintza

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hilaren 16tik desagertuta dagoen 31 urteko Aiako (Gipuzkoa) gazte baten bila dabil Ertzaintza. Jon Iñaki Atorrasagasti Garate da etxetik falta den gaztea, 1,75 metro luze da, eta 75 kilo pisatzen ditu. Bere familiak esan duenez, hilaren 16an etxetik atera zen, eta hurrengo egunean ikusi zuten azken aldiz, Hernaniko Zabalegin.

2004ko abenduaren 24a
12:53
Entzun
Desagertu zenean, artilezko jertse marroi bat zeraman jantzita, mendirako galtza batzuk, eta kirola egiteko oinetakoak.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Atorrasagastik herren egiten du batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.