Hilaren 17an, Imanol Murua Uriarekin Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika liburuari buruzko solasaldi-elkarrizketa bat izango da Andoainen, Martin Ugalde foroan (19:00).
Elkar eta BERRIA dira lanaren argitaratzaileak. Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editoreak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak Murua Uriaren kazetaritza maila laudatu dute aurkezpenean. Datorren udaberri aldera Ekarri armak-en espainolezko bertsioa aterako da, Angel Errok itzulita (Ttarttalo argitaletxearekin), eta urtebete barru-edo Murua Uriaren tesia ingelesez, Erresuma Batuko-AEBetako argitaletxe batek aterata.