Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mezu bat argitaratu du pertsona talde jakin batentzat: uztailaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenei eskatu die PCR proba egiteko, koronabirusaz kutsatu diren ala ez jakiteko. Transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea da haien helburua.
Eskatu diete (0034) 946-00 66 66 telefono zenbakira deitzeko ostiralean, 08:00etatik aurrera. Hortik bi ordura hasiko dira probak egiten, Basurtuko (Bizkaia) erietxearen kanpoaldean jarri duten karpan, taxi geltokiaren ondoan.
Osasun Sailak eta Osakidetzak nabarmendu dute COVID-19 gaitzarenak izan daitekeen sintomaren bat izanez gero bakartzeko etxean eta deitzeko osasun zentrora.