euskal presoak

Hilaren 19an presoen eskubideen alde plazara irteteko deia egin dute hainbat eragilek

Bilbon egindako agerraldian Herrira mugimenduak egindako deialdiari atxikimendua eman diote hainbat lagunek.

2012ko maiatzaren 5a
12:58
Entzun

Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako antolatu duen Goazen plazara ekimenari atxikimendua eman diote gaur Bilbon hainbat arlotako eragilek. Euskal preso politikoen eskubideen alde Euskal Herriko herri eta hirietako plazak betetzeko deia egin dute, eta sakabanaketarekin amaitzeko eskatu dute.

Ekimenari babesa eskaini diotenen artean izan dira, besteak beste, Amaia Zubiria abeslaria, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Irati Anda kirolaria eta Eba Ferreira Athleticeko jokalaria. Kirmen Uribe, Ramon Barea eta Gontzal Mendibilek ere atxikimendua eman diote, gaurko agerraldian ipini dituzten hainbat bideoren bidez.

Ana Saez de Urabainek eta Manu Ugartemendiak Herriraren izenean testu bat irakurri dute, eta deialdiarekin bat egiteko eskatzearekin batera, azken egunetan presoei bisitan zihoazen senide eta lagunek izandako istripuak gaitzetsi dituzte.

Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatu diete giza eskubideekin eta bakearekin konprometitzeko, "eskubideak bestelako eztabaida politikoekin nahastu gabe".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.