18/98 auzia

Hilaren 23an Bat Egin Eguna Altsasun, 18/98ko auzipetuen alde

Bilbon, Iruñean eta Gasteizen elkarretaratzeak egingo dituzte irailean.

2007ko irailaren 12a
17:36
Entzun
18/98ko sumarioaren eta horrekin lotura politikoa duten beste auzien aurrean "ardurak salatzeko", auzipetuek hilaren 23rako Bat Egin Eguna antolatu dute Altsasun (Nafarroa). Elkartasuna jasotzeaz gain, dirua ere bildu nahi dute gastuei aurre egiteko.

Beste ekimen batzuk ere antolatu dituzte: Bilbon, Iruñean eta Gasteizen elkarretaratzeak egingo dituzte. Bilbon ostiralean egingo dute, EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean 11:30ean, eta Espainiako Justizia Euskal Herriaren aurka "tresna errepresibo gisa" erabiltzen dela salatuko dute. Iruñean hilaren 20an egingo dute elkarretaratzea, PSNren egoitzaren aurrean, eta Gasteizen 25ean, Ajuria Enea aurrean.

Duela aste batzuk bukatu zen Madrilen 18/98ko epaiketa, eta epaiaren zain daude orain. "Euskal Herriak bere epaia emana du, ordea", esan dute gaur auzipetuek. Elkartasun handia jasotzen ari direla adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.