Auzitegi Nazionala

Hilaren 24an jarri dio hitzordua Grande Marlaskak Otegiri

Pneumoniarekin gaixorik dagoen arren, gaur zortzi, hilaren 24an, jarri dio deklaratzeko hitzordua Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari. Horrez gain, auzitan jarri du pneumonia duela, eta analitika zehatz bat egiteko agindua ezarri dio. Bestalde, Pernando Barrenak Grande-Marlaskak atzo hartutako neurrik salatzeko Batasunak gaur egin duen agerraldian jakinarazi du martxoaren 22an Joseba Alvarez ere deklaratzera deitu dutela.

2006ko martxoaren 17a
19:28
Entzun
Grande Marlaskak plazaratu duen autoan esaten denez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi-medikuek jaso dute Auzi-medikutzako Euskal Institutuak Arnaldo Otegiren osasun egoerari buruz egindako txostena, eta aztertu ondoren, auzitan jarri dute Batasuneko buruzagiaren gaitza pneumonia den: "agindu dioten mikrobioen kontrakao botika (kinolona) ez da pneumokokoak eragindako pneumonia tipikoarentzat agintzen dena", dio autoak.

Hori dela eta, Otegiri analitika zehatz bat egiteko agindu dio Grande Marlaskak Auzi-Medikuntzako Euskal Institutuari: odol eta gernu analitika osoa, hemokultiboa, eta azterketa serologiko eta immunologikoak.

Baina, batik bat, deklartzeko egun eta ordu zehatza ezarri dio, astebeteko epean sendatuta egon behar duela iritzita: gaur zortzi, hilaren 24an joan behar du Batasuneko buruzagiak Auzitegi Nazionalera, 17:00etan.

Martxoaren 9ko grebaren harira gertatuako "delitu ekintzen" eragile izatea egozten dio Grande Marlaskak Otegiri. Fiskaltzak espetxeratzea eskatuko duela ilragarri du jada Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiak. Joan den astelehenean deklaratu behar zuen Otegik, baina gaixotasunagatik atzeratu egin da.

Joseba Alvarez Batasuneko mahaikideak ere inputatu gisa deklaratu beharko du Auzitegi Nazionalean

Martxoaren 9ko greba eta mobilizazio egunen harira Joseba Alvarez Batasuneko mahaikidea ere deklaratzera deitu du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Pernando Barrena Batasuneko kideak gaur arratsaldean jakinarazi du martxoaren 22an deklaratzera deitu dutela Alvarez.

Donostian egin duten agerraldian Grande-Marlaskak atzo hartutako neurriak oso larritzat jo ditu Barrenak eta jakinarazi du martxoaren 22an Joseba Alvarez deklaratzera deitu dutela. Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiak salatu ditu Barrenak eta berretsi du neurri horiek guztiek ez dutela prozesua geldiaraziko. "Euskal Herritarroi hitza eta erabakia emango digun prozesua geldiezina da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.