Hezkuntza

Hilaren 25ean ez da EAEko irakaskuntza publikoan grebarik izango

ELAk, LABek, EILAS eta UGTk ukatu egin dute deialdi hori egin zutela, eta hauteskunde sindikalak egin eta Jaurlaritzaren eskaintza ezagutu arte ez dutela lanuzterik deituko iragarri dute. CCOO bere aldetik ari da negoziazioetan, eta aurreko lanuzte deialdietan ere ez dute parte hartu.

2007ko urtarrilaren 16a
13:30
Entzun
Joan den astean zabaldu zen EAEko unibertsitatetik aparteko irakaskuntza publikoan greba deialdia egin zutela hilaren 25erako ELAk, LABek, EILASek eta UGTk. Gaur halakorik ez dela izan, eta hauteskunde sindikalak amaitu eta Jaurlaritzak bere eskaintza ezagutarazten dien arte ez dutela lanuzte deialdirik egingo jakinarazi dute; "gutxienez, datorren otsailaren 14 arte".

Urtarrilaren 25eko deialdiari dagokionez, badaezpada aurreabisua aurkeztu ziotela Jaurlaritzari agertu dute, eta erakunde aritu dela grebaren inguruko informazioa zabaltzen "gatazka gaiztotzeko asmoz". Gainera, sindikatuek urtarrilaren 25erako greba deitu zutela argudiatuta, Hezkuntza Sailak bertan behera utzi zuen gaur haiekin zuen bilera. Hori dela eta, bere eskaintzaren berri eman diezaiela eskatu diote Tontxu Campos Hzkuntza sailburuari.

Azken hilabeteetan lanuzteak egin dira EAEko irakaskuntza publikoan, lan baldintza hobeak eskatzen baitituzte irakasleek. CCOOk ez du protesta horiekin bat egin, eta bere aldetik ari da negoziatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.