euskal presoak

Hilaren 26an aurkeztuko du Friendshipek euskal presoen egoerari buruzko txostena

Bake prozesuari babesa adierazteko europarlamentarien taldea sortu zela hamar urte dira aurten, eta horren harira ekitaldia antolatu dute Europako Legebiltzarrean.

Martina Anderson eta Tatiana Zdanoka europarlamentariak, otsailean, Nafarroako Legebiltzarrean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 20a
13:42
Entzun

Ekitaldiak bi panel izango ditu; batetik, Euskal Presoen Giza Eskubideen inguruko Txostena aurkeztuko dute. Hiru talde parlamentariotako zazpi europar diputatuk idatzitako txostena da, otsailean Euskal Herrira egindako bisitan oinarrituta. Bidaiak iraun zuen hiru egunetan Euskal Herriko gizarte zibileko elkarterekin, alderdi politikoekin eta erakunde publiko zein agintariekin elkartu ziren.

Hizlariak Gabi Zimmer, Josep-Maria Terricabras, Mark Demesmaeker eta Malin Bjork izango dira.

Gainera, konponbide prozesuaren egungo egoeraz ere mintzatuko dira. Horretarako, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia gonbidatu du Friendshipek, eta Lynn Boylan europarlamentaria ariko da Otegirekin solasean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.