Hilaren 30ean erabakiko dute Larrinagaren eta Etxeberriaren euroaginduari buruz

2007ko urtarrilaren 23a
14:22
Entzun
Asier Larrinaga eta Garikoitz Etxeberriaren kontra Espainiak aurkeztutako euroaginduari buruzko erabakia gaur hartzekoa zen Paueko Auzitegia, baina azkenean hilaren 30ean erabakiko du, gaur jakin denez. Lehengo astean ere atzeratu egin zuten.

Yolanda Molina abokatuak esan du atxiloketak ez dira legezkoak eta horregatik biak askatzea eskatu du. "Atxilotzean ez zitzaien ezer ez leporatu Frantzian eta, atxiloketak Frantzia eta Espainiaren arteko kolaborazioaren ondorio izan direnez, Schengeneko akordioak ez ziren aplikatu behar", esan du Molinak.  

Larrinaga eta Etxeberria Frantziako Poliziak Azkainen (Lapurdi) atxilotu zituen, urtarrilaren 9an, ETAko kide izatea eta abendu amaieran Ertzaintzak Zornotzan eta Atxondon (Bizkaia) atzeman zituen zuloekin lotura izatea egotzita.

Atxilotu zituztenean arma bat zeramaten arren, Frantziako uko egin zion bi gazteak auzipetzeari, hartara Espainiaren esku bizkorrago utzi ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.