osasuna

Hilaren 31n osasun arloko langileei kalera irteteko deia egin diete sindikatuek, murrizketen aurka

LAB, ELA, CCOO, CGT eta Solidari sindikatuek beharrezkotzat jo dute mobilizatzea, gaur Iruñean egindako agerraldian. 600 bat lanpostu galdu egingo direla aurreikusi dute. Hilaren 31n manifestazioa egingo dute 12:00etan, autobus geltoki zaharretik abiatuta.

2012ko maiatzaren 23a
15:43
Entzun

Hilaren 31n Nafarroako sektore publikoan deitutako grebarekin bat egin dezaten eskatu diete gaur LAB, ELA, CCOO, CGT eta Solidari sindikatuek osasun arloko langileei, eta bereziki, Osasunbideakoei. Sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean, Iruñeko Virgen del Camino ospitalearen atarian. Hilaren 31n 12:00etan egingo dute manifestazioa Iruñean, —autobus geltoki zaharretik irtengo dira—.

Sindikatuetako ordezkariek azpimarratu dute zerbitzu publiko guztia erasoak pairatzen ari dela, hezkuntza eta osasun arloan, bereziki. Horien aurrean Nafarroako Gobernua "ahula" dela uste dute, eta horregatik, ezinbestekotzat jo dituzte langileen eta gizarte osoaren mobilizazioak.

Murrizketek ordu gehiago lan egitea eta baldintzak kaskartzea ekarriko dute, haien arabera. 600 lanpostu inguru galdu egingo direla aurreikusi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.