Anboto mendiaren gailurretik gertu aurkitu dute gorpua, astelehen honetan, 18:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Igande arratsaldean abiatu zituzten bilatze lanak, familiak abisua eman ostean. 26 urte zituen, eta Bergarakoa zen (Gipuzkoa). Ertzaintzaren Mendi Unitateko agenteak, helikoptero bat eta Bizkaiko DYAren boluntarioak aritu dira egun osoz Anboto mendiaren inguruetan.
Hilda aurkitu dute Anboton desagertutako gaztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu