Bilaketa taldeek hilda aurkitu dute Galdakaon (Bizkaia) falta zen gizonezkoa. Lanera agertu ez zela eta, abisu eman zuten haren lankideek, eta etxean falta zela baieztatu zuen Ertzaintzak. Bilaketa lanak atzo hasi zituzten, eta gaur eguerdian aurkitu dute haren hilotza, Meatzeta izeneko inguruan, SOS Deiak zerbitzuak jakinarazi duenez.
58 urte zeuzkan gizonak, eta bakarrik bizi zen.