Hilda aurkitu dute Miarritzen itsasora jausi zen emaztea

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
MIARRITZE. Ostiral gauean lagunekin zela itsasora erori zen neskaren hilotza atzo aurkitu zuten Miarritzen bertan, Portu Zaharreko hondartzan. Deabruaren Zuloa deitu lekuaren inguruan jausi zen uretara emaztea, eta harrezkero bila aritu dira larrialdi zerbitzuak. Azkenean, bainuzale batzuek topatu zuten hilotza atzo goizean, 10:30ean. Poliziak ingurua itxi egin zuen, gorpua eramateko. 22 urte zituen neskak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.